Skip to Content

Ikaste-analitika eta gomendio-sistemak

Ikaste-sistematik sortutako datuek aukera ezin hobea eskaintzen dute ikaste- eta irakaste-prozesuak hobeto ulertzeko eta hobetzeko. Datu horien analisia eta bistaratzea baliagarria izango da ikaslearentzat, bere ikaste-prozesuaren egoera ulertzen saiatzeko, eta irakaslearentzat, bere irakaste-prozesua hobetzen saiatzeko. Gomendio-sistemek ere baliatuko dituzte ikaste-sistemetatik sortutako datuak ikasle bakoitzari, modu pertsonalizatuan, aukera onena gomendatzeko.