Skip to Content

Teknologian oinarritutako ingeniaritza hezkuntza

Taldean garatutako tresnak eta lortutako emaitzak, nagusiki, Informatika Graduko ikasketetan ezarri dira. Adibidez, programazioari buruzko sarrera lantzen duten moduluetan hezkuntzara bideratutako robotak, programazio-ingurune bisualak, eta abar erabili dira. Gradu Amaierako Proiektuen ebaluazio-prozesua hobetzeko metodologia bat ere definitu da eta hainbat tresna garatu dira helburu hori betetzeko.